Biluzik
by Berri Txarrak
From the album: Ikasten
Duration: 5:21
Lyrics for Biluzik
Erantzi eta gero oheratzerakoan orduan etortzen zaizkit galderak eta dudak begiak itxi eta argia itzalita biluzikan jartzen naute tristuraren aurrean Zaila da bakardadea onartzea Ez al dun sentitzen? Ez al dun sentitzen? Izara tarte hontan ittotzen naizelarik izkutuko miseriek arnasa hartzen dute eztanda egin eta desagertu nahi nuke ta inork nire falta somatzen duen jakin Zaila da bakardadea onartzea Maskara kenduta esaidan ez al dunan berdina sentitzen erraietan Zaila da bakardadea onartzea lan nekeza Zaila da Zaila da