Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kameleoiak)
by Berri Txarrak
From the album: Libre ©
Duration: 3:53
Lyrics for Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kameleoiak)
Ni ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak Izarrak zure zai daude hala esan didate zeruko maindire beltza han hemenka zulatzen Izarrak zure zai daude ez al dituzu ikusten hor gelditu behar al duzu egun gordinak jaten? Ta zure oroitzapenen kutxa beltza bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur Ustezko hegaldi hau nola hasi zen ustezko hegaldi hau ez ote den gaizki eta oker txarto ulertutako erorketa Ni ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak Denbora hartu ikusteko jausi behar dela altxatzeko eta erokeriaren bat inozokeriaren bat egin beharko zenuke zoriontsu izan edo halako zeozer Ta zure oroitzapenen kutxa beltza bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur Ustezko hegaldi hau nola hasi zen ustezko hegaldi hau ez ote den gaizki eta oker txarto ulertutako erorketa Inork ez zuen esan erreza izango zenik