Origami

by Merina Gris

From the album: Zuloa

Duration: 03:34

Zuloa cover art

Lyrics for Origami

Gaur ezin nintzen jaiki, badakit Badakit ez duzula errurik, baina horregatik Bizi nahi dut bakarrik, batzuetan, bakarrik Botatzen ditut faltan maite nautenak Ia denek maite dutena zara? Edo denek ia maite dutena? Lagunak ziren lagunak Lehenengo tantekin desegin zirenak Ez zaitut behar Bazegoen zu gabeko iragan bat Aska nazazu baina ez zaitez joan urrutira Behar nuen atseden hori naiz Bakarrik gaudela ulertu nuela Bakarrik dauden bi, elkarri begira Bakarrik hilko naiz Bakarrik jaio naiz Ikusten nauzue Baina entzuten al da? Dena galtzen bada ere, hala ere, euriak bustiko gaitu azkenean (eta bitartean) Dena bezala hiltzen den norbaiten eskuak gu salbatzea Nor zara zu? Nor daukazu? Zu bazoaz, hemen nago Nire etxea ez zara zu Bakarrik egoteko beharra Bakarrik gelditzeko beldurra Bakarrik gaudela ulertu nuela Bakarrik dauden bi, elkarri begira Bakarrik hilko naiz Bakarrik jaio naiz Ikusten nauzue Baina entzuten al da?

Listen On